EHUko 100 irakasle eta ikerlari batu dira ikasle-mugimenduaren kriminalizazioaren kontra

Otsailaren 23an, ehunka ikasle mobilizatu ziren Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arabako campusean, Vox alderdiaren probokazio-prentsaurreko baten aurka. Horren harira, artikulu bat argitaratu zuten Vocenton EHUko hainbat irakaslek, ikasle-mugimendua kriminalizatuz eta EHUko errektoretzari eskatuz neurri gogorragoak har ditzala ikasle antolatuen kontra. Martxoaren 10ean, hortaz, EHUko ikasle andanak gaitzetsi zuen ikasle-mugimenduaren kontrako kriminalizazio-kanpaina, agerraldi jendetsu baten bidez; eta erreibindikazio berdinarekin egin dute berriki idatzi bat bi ikaslek, Uxue Lopezek eta Aimar Nuñezek. EHUko 100 irakaslek eta ikerlarik babestu dute adierazpena.

Hona hemen ikasleen adierazpena eta aldarriekin bat egin duten irakasleen eta ikerlarien zerrenda:


"Idatzi honen bitartez azken asteetan ikasle mugimendua jasaten ari den kriminalizazio kanpaina salatu eta unibertsitatean pentsamendu kritikoa eta eskubide politikoak babestu behar direla adierazi nahi dugu.

Izan ere, Voxen agerraldiak sortutako testuingurua probestuta, lehendabizi, eta Martxoaren 3ko mobilizazioena ondoren, EAJk eta eskuineko hainbat komunikabidek ikasle mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina handi bat jarri dute martxan. Horri guztiari, EHUko hainbat irakaslek publikatu zuten artikulua zein beste hainbat adierazpen gehitu behar zaizkio, zeinak, gezurrez eta gehiegikeriaz beteta egoteaz gain, eskuin muturraren markoa indartzen duten zuzen-zuzenean.

Zentzu horretan, alde batetik, adierazpen horiei nahiz EAJ sortzen ari den markoari erantzun nahi genioke eta, bestetik, sektore horietatik inposatu nahi duten unibertsitate eredu autoritarioaren aurrean, unibertsitatean eskubide politikoak eta pentsamendu kritikoa babestu behar direla aldarrikatu nahi genuke.

Voxen agerraldiaren harira hasi zen kriminalizazio kanpaina, istiluak egongo zirela esan baitzuten hainbat komunikabide eta politikarik, baina istiluak egotea interesatzen zitzaien bakarrak beraiek ziren. Kontrara, ehunka ikasle arazorik gabe mobilizatu ziren probokazio oro gaindituta.

Istilurik egon ez zenez, ondorengo astean (Martxoaren 3aren 50. urtemugaren bezperan) Gasteizko unibertsitatean egindako ekintza informatibo batetik eskandalu bat sortzen ahalegindu ziren, eta ondoren, martxoaren 3an ere istilurik egon ez zenez, kuota kriminalizatzailea asmatutako albisteekin betetzen ahalegindu ziren. Non jarri nahi dute eskubide politikoen aurkako debekuen langa alderdi eta komunikabide horiek? Testuinguru politikoa lokaztean interesatuta daude, ikasle mugimenduaren aurka eginez inolako eskrupulurik gabe eta egiari erreparatu gabe.

Bestalde, EHUko hainbat irakaslek ikasle mugimenduaren aurka egiteko artikulu bat publikatu zuten duela aste batzuk, eta artikulu horri beste hainbat adierazpen gehitu behar zaizkio. Horietan, adierazpen askatasunaren izenean, unibertsitatean ideia faxistak eta zapaltzaileak zabaltzea defendatu zuten; ustezko totalitarismoaren aurka campusa poliziaz betetzea justifikatu zuten, eta elkarbizitzaren izenean ehunka ikasleren kanporaketa exijitu zuten. Izan ere, horixe da diskurtso horren atzean dagoena: autoritarismoa eta militantziaren aurkako gorrotoa. 

Gainera, horrelako adierazpenen bitartez marko arriskutsu bat ezarri nahian dabiltza, marko bat zeinaren arabera unibertsitate antifaxista bat antidemokratikoa den, unibertsitate antisionista bat antisemita den, eta unibertsitate euskaltzale bat baztertzailea den. Orain badirudi antifaxista, genozidioaren aurkakoa edota euskararen eskubideen aldekoa izatea intolerantea eta baztertzailea izatea dela.

Behin kriminalizazio kanpainari erantzunda, gure aburuz unibertsitatean babestu behar liratekeen puntuen inguruko hainbat adierazpen egin nahi genituzke. Egoera horren aurrean, beraz, ondorengoa aldarrikatzen dugu:

Batetik, ikasle mugimenduaren aurkako kriminalizazioa amaitzea exijitzen dugu. Bestetik, unibertsitatean pentsamendu kritikoa babestu eta eskubide politikoak defendatu behar ditugu: propaganda eskubidea, greba eskubidea... Eskubide horiek gabe autoritarismoa eta prekaritatea nagusituko lirateke. Amaitzeko, unibertsitateek gune askeak izan behar dute, eztabaidarako eta pentsamendu kritikoaren garapenerako espazioak. Hori bermatzeko ezinbestekoa da gorroto ideologiak ezabatzea. Gehiengoen eskubideak ukatzean oinarritzen den faxismoak unibertsitatetik kanpo egon behar du".

Uxue Lopez eta Aimar Nuñez


Idatzia babestu duten irakasle eta ikerlarietako batzuk:

  1. Arantza Gutierrez Paz
  2. Oscar Abalde Cantero
  3. Jon Azkune Torres
  4. Marta Luxan Serrano
  5. Asier Amezaga Etxebarria
  6. Jokin Azpiazu Carballo
  7. Jon Kortazar Billelabeitia
  8. Xabi Martinez Mendia
  9. Marta Bartolome
  10. Maider Bengoetxea Regatos
  11. Pello Salazar Martinez de Iturrate
  12. Miriam Colls Lozano
  13. Iñaki Fernandez de Larrea Gonzalez
  14. Iñigo Arauco
  15. Iñigo Hierro Rivero
  16. Irati Lizaso Berrueta
  17. Asier Izquierdo
  18. Javier Martinez Prada
  19. Iratxe Lopez Lopez de Araya
  20. Maite Campo Iparragirre
  21. Adrian Lopez Bueno
  22. Iñaki Zaldua Calleja
  23. Eñaut Martinez de Birgara
  24. Jon Azkargorta
  25. Miren Martinez
  26. Nerea Bilbao
  27. Miguel Virizuela 
  28. Juan Barredo
  29. Amaia Perez Orozco
  30. Antxon Barroso Merino 
  31. Maialen Sistiaga Poveda
  32. Iñigo Valero Alzaga
  33. Luixa Reizabal Arruabarrena
  34. Xavier Minguez Alcaide
  35. Aratz Soto Gorrotxategi
  36. Joseba Makazaga Odria
  37. Garai Zabalza Monasterio
  38. Martin Irizar Landa
  39. Daniel Garcia Pina
  40. Andoni Agirre Arabolaza
  41. Larraitz Fagundez Osa
  42. Lukas Arana Garmendia
  43. Eli Zaldua Barquin
  44. Imanol Galarraga Castaño
  45. Nerea Goirizelaia Martin
  46. Irene Cisma Diaz
  47. Oihane Ibarguren Egibar
  48. Udane Barinagarrementeria Laka
  49. Ainhoa Gutierrez del Pozo
  50. Naia Mondragon Arrese
  51. Iker Lauzirika Ansola
  52. Jon Zarate Sesma
  53. Iker Apraiz Solaguren
  54. Estitxu Villamor Lomas
  55. Urko Salgado Herrera
  56. Leire Aranburu
  57. Martin Ruiz Inda
  58. Imanol Vitores
  59. Abraham Larrañaga
  60. Jesús Lorenzo Jiménez
  61. Aritz Onaindia
  62. Xabier Arizmendiarrieta
  63. Andere Ormazabal
  64. Ainhoa Diez Sanz
  65. Nerea Zuluaga Mauri
  66. Sergio Garcia Ibañez de Garayo
  67. Kepa Solozabal Bergara
  68. Eneko Tamayo Zamorano
  69. Mikele Lapeira Astorkia
  70. Aitor Soroa Etxabe
  71. Mikel Ezkerra Elorza
  72. Zugaitz Ortiz Bergara
  73. Victor Sanda Mera
  74. Jone Isasti Sanchez
  75. Eki Etxebarria
  76. Olaia Colau
  77. June Olazar Intxausti
  78. Jone Hernandez Perez de Guereñu
  79. Maider Galardi
  80. Nerea Fernandez Arrieta

...