AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Twitterretik hartutakoa
2022/11/16 09:06

1936ko estatu-kolpean, Espainiako Gerra Zibila deiturikoan eta ondorengo frankismo garaian ehunka lagun fusilatu zituzten Donostian (Gipuzkoa). Haien omenez, oroigarri bat jarri zuten 2014an Goikoa jauregiaren aurrean, baina eskultura apurtu berri dute. Astelehen gauean eraso zioten, hain zuzen.

"Bizitzen ari garen krisi kapitalista garaian burgesiak abiarazitako ofentsibaren bitartez areagotzen diren adierazpen faxistak antolakuntza komunistaren bidez borrokatzea beharrezkoa da", adierazi du Donostiako Kontseilu Sozialistak erasoa dela-eta.

EZ DAGO IRUZKINIK