AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/26 17:23
Donostiako (Gipuzkoa) Institutu Onkologikoa osasun-etxe pribatua da, minbiziaren tratamenduan espezializatutakoa. Kutxa Fundazioa da Onkologikoaren jabe, baina Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren hitzarmen baten barruan izenpetuta dago eta, beraz, aseguru pribatuko pazienteak ez ezik, Gizarte Segurantzatik bideratutako pazienteak artatzen ditu. Emakumeak dira nagusi eraikineko garbiketa sektorean eta, zehazki, 20 langilek osatzen dute plantilla.

Onkologikoko langileek azaldu dutenez, lanaldi osoa duten garbitzaileek urtean 20.000 euro jasotzen dituzte, hartara, Gipuzkoako kale-garbitzaileek baino %25 gutxiago kobratzen dute. Osasun etxeetako garbitzaileen sektorea feminizatua dela eta euren soldata debaluatua dagoela salatu dute, antzeko lana egiten duten sektore maskulinizatuetako baldintzekin alderatuz.

Hala, grebaren bitartez ordainsaria handitzea eta soldata-arrakala desagerraraztea galdegiten dute Onkologikoko langileek, gainontzeko baldintzen hobekuntzekin batera. Hitzarmen berria negoziatzeko prozesua abiatu dute, beraz, eta 20 eguneko greba hasiko dute urtarrilaren 30ean, astelehenean.

ELA sindikatuak seinalatu duenez, Onkologikoko garbiketa zerbitzuaz arduratzen den enpresak, Ilunion enpresak, "hiru aldiz errefusatu du bilera proposamena". Halaber, Onkologikoko zuzendaritzari ere biltzeko eskaera egin dio sindikatuak, eta "enpresarekin biltzea nahiago izan du" hark, langileei erantzunik eman gabe. Egoera horren aurrean, greba hasteko erabakia hartu dute beharginek, azpimarratu duten bezala, "beste aukerarik ez dute izan-eta".

Onkologikoko langileek azaldu dutenez, lanaldi osoa duten garbitzaileek urtean 20.000 euro jasotzen dituzte, hartara, Gipuzkoako kale-garbitzaileek baino %25 gutxiago kobratzen dute. Osasun etxeetako garbitzaileen sektorea feminizatua dela eta euren soldata debaluatua dagoela salatu dute, antzeko lana egiten duten sektore maskulinizatuetako baldintzekin alderatuz
EZ DAGO IRUZKINIK