AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/08/26 09:16

Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi duenez, desokupazio-enpresa bat Lazkaora (Gipuzkoa) bertaratu da, eta pertsona bat etxegabetu zuen joan den abuztuaren 15ean. "Etxebizitza negoziorako erabiltzen den bitartean, eskubide unibertsal bat beharko lukeena ezintasun eta miseria-iturri da langileriarentzat", seinalatu du sindikatuak. 

Beste behin ere, desokupazio-enpresen jarduna salatu du, nabarmenduz hainbat funtzio betetzen dituztela talde faxista horiek: "jabetza burgesaren defentsa", "bizi-bitartekoekin negozioa egitea legitimatuz"; "langileon batasunaren aurka egitea", "langile-sektore pobreenen kriminalizazioa sustatuz"; "arrazismoa eta espainolismoa hedatzea", desokupazio-enpresetan "parte hartzen dutenen ehuneko handi bat talde nazi eta faxistetatik datorrela" kontuan harturik; eta "Estatuaren luzapen gisa jardutea", "mehatxuan eta indarkerian oinarritutako metodoen bidez, Estatua legearekin iristen ez den tokietara iristen" saiatzen direlako. Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak gogorarazi duenez, "langileon aurkako eskuadrak" dira desokupazio-taldeak, eta ezinbestekotzat jo du horiei aurre egitea.

Desokupak Euskal Herrian

Euskal Herrian ere gora doa desokupazio-taldeen presentzia, eta apurka-apurka ari dira haien interbentzioak argitara ateratzen. Azken hilabeteetan, esaterako, Zumaian (Gipuzkoa), Barakaldon (Bizkaia), Errekalden (Bilbo, Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa) zein Amurrion (Araba) aritu dira desokupak, nahiz eta haiei irmoki aurre egin dieten hainbat kasutan.

EZ DAGO IRUZKINIK