AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/05/11 22:52

Badirudi Desokuparen esku-hartzeak geratzeko etorri direla Euskal Herrira. Enpresa faxistak Bilboko (Bizkaia) Basurtu auzoko lokal bat desalojatu zuen atzo, eta Daniel Estevez buruaren esanetan, bihar ere esku hartuko du Bizkaiko hiriburuan. Azaldu duenez, Desokupako hamar kide bertaratuko dira Alde Zaharrera, 19:30-20:00ak aldera. Dena den, ez du xehatu zehazki non arituko diren.

Abadiñon (Bizkaia) etxegabetze bat gauzatzean Ertzaintzak emandako babesa eskertu izan du Estevezek, eta oraingoan ere azpimarratu du hartu-eman hori: jakinarazi du Bilbon bihar egon daitekeen erantzunaren gaineko informazioa eman dietela ertzainek.

Auzokideen etxebizitzen defentsan, faxistak ez dira pasako lelopean, manifestazio jendetsua egin dute gaur arratsaldean Bilboko Alde Zaharrean. "Gosari antifaxista" antolatu dute auzoan biharko; hain zuzen, 07:30ean Etxebarrieta Anaien Plazara bertaratzera deitu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK