AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / @PSindicalEMT
2024/11/12 07:56

Josué Estébanez militar faxistak 2007ko azaroaren 11n erail zuen Palomino, Madrilgo metro barruan. Democracia Nacional taldeak pertsona immigranteen aurkako mobilizazio arrazista bat zeukan deituta egun horretarako, Usera langile-auzoan. Estébanez mobilizazio horretara bidean zen, metroan, Carlosekin eta beste hainbat kiderekin topo egin zuenean.

Mobilizazio faxistaren aurka, arrazakeriaren kontrako protesta bat zegoen antolatuta, eta horretan parte hartzera zihoan Carlos. Legazpiko metro-geralekura iristean, Estébanezek eraso egin zien hari eta bere lagunei. Militarrak bihotzean sastatu zuen Carlos, 16 urte besterik ez zituela, eta bertan erail zuen. Militante gaztearekin zihoazen beste hainbat pertsona ere zauritu zituen neonaziak, haietako bat larriki.

Estébanez preso dago 2007tik (bere askatasunaren aldekoa da Josué Libertad lelo faxista ohikoa). Bi urte beranduago epaitu zuten, eta 26 urteko kartzela-zigor bat ezarri zioten. 2022an eman zioten kartzelatik irteteko lehenengo baimena.

Milaka Carlos

Atzo, 2024ko azaroaren 11n, milaka lagun mobilizatu ziren Madril hiriburuan, Carlosen erailketaren 17. urteurrenean. Carlos vive, la lucha sigue lelopean, erdiguneko kaleak zeharkatu zituen manifestazio jendetsuak: Atochatik abiatu zen Carlosen senideek eta lagunek antolatutako mobilizazioa, eta Legazpin bukatu zen; gaztea hil zuten lekuan.

Carlosen oroimenez aritzen den asanbladak (@Carlos16Vive X sare sozialean) El latido inmortal de miles de Carlos leloa erabili du aurten, faxismoaren kontrako borroka aldarrikatzeko. Aurreko larunbatean, azaroaren 9an, eraildako militantea oroitzeko jardunaldi bat izan zen La Animosa Zentro Sozial Okupatuan, bere gertukoek deituta hura ere. 17 años sin ti, 17 años contigo izeneko hitzaldi bat egin zuten bertan.

EZ DAGO IRUZKINIK