Iragan ostegunean, urtarrilak 30, greba orokorra izan zen Hego Euskal Herrian. Gaur, otsailak 7, Burlatako (Nafarroa) gazte bat atxilo eraman du Espainiako Poliziak. Ahotsa-ren arabera, greban piketeetan parte hartzea leporatu diote, baina aske utzi dute dagoeneko. Oraindik ez dituzte xehetasunak eman.
Arratsalderako asanblada deitu dute Burlatako Askas plazan, 19:30ean. Bertan emango dute atxiloketaren eta egoeraren berri.
Ostegunean bertan, gutxienez hemeretzi lagun atzeman zituen Poliziak. Burlatan lau izan ziren atxilotuak, Aretako industriaguneko sarrera mozteagatik.