ACTUALIDAD / Represión
Burlatan gazte bat atxilotu dute, greba orokorrean piketeetan parte hartzeagatik
Espainiako Poliziak gaur goizean atxilotu du gazte bat Burlatan, aurreko asteko greba orokorrean piketeetan parte hartzea egotzita. Aske utzi dute dagoeneko.
2020eko otsailaren 7
Burlatan gazte bat atxilotu dute, greba orokorrean piketeetan parte hartzeagatik

Iragan ostegunean, urtarrilak 30, greba orokorra izan zen Hego Euskal Herrian. Gaur, otsailak 7, Burlatako (Nafarroa) gazte bat atxilo eraman du Espainiako Poliziak. Ahotsa-ren arabera, greban piketeetan parte hartzea leporatu diote, baina aske utzi dute dagoeneko. Oraindik ez dituzte xehetasunak eman.

Arratsalderako asanblada deitu dute Burlatako Askas plazan, 19:30ean. Bertan emango dute atxiloketaren eta egoeraren berri.

Ostegunean bertan, gutxienez hemeretzi lagun atzeman zituen Poliziak. Burlatan lau izan ziren atxilotuak, Aretako industriaguneko sarrera mozteagatik.