AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/10/02 09:36

Aurreko astean, eraso egin zioten Burlatako (Iruñerria, Nafarroa) Gaztetxeari. Ostiralean, hilaren 29an, pintaketaz josita topatu zuten Gaztetxearen kanpoko aldea. Argitaratu duten irudian ikus daitekeenez, zehazki, Mugimendu Sozialista jartzen zuten jopuntuan margoketek: "MS charlatanes", "Todo discurso", eta abar irakur daiteke mezu iraingarrietan.

"Argi adierazi nahi dugu ez dugula ez Gaztetxearen ez Mugimendu Sozialistaren aurkako erasorik onartuko", esan dute Gaztetxeko kieek. Horrekin batera, Gazte Topagune Sozialistari EH Bildu-Sortuk jarri nahi dion debekua salatu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK