AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/10/01 08:19

Atzo arratsaldean, lan-istripu handi bat izan zen Bilboko (Bizkaia) Portuan: bost langile zauritu ziren, haietako bi larriki, ASK Chemicals enpresan gertatutako leherketa batean. Erredurak jasan zituzten, eta Gurutzetara (Barakaldo, Bizkaia) eraman zituzten.

Zierbenan (Bizkaia) dago enpresa kimikoa, eta galdaketa-industriako produktuak ekoizten eta banatzen ditu. Eztanda izan zenean, beharginak huste- eta garbiketa-lanak egiten ari ziren silo batean, magnesio-hautsarekin.

Portuko Agintaritzaren arabera, argitu ez dituzten arrazoiak tarteko, astelehenetik astearterako gauean deflagrazio bat jasan zuen aipatutako siloak. Hala ere, edukiontzia berriz manipulatzea erabaki zen atzo arratsaldean, zehaztu ez duten justifikazio batekin, eta orduan gertatu zen bigarren leherketa; kasu horretan, bost langile zaurituz.

EZ DAGO IRUZKINIK