AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/22 17:12

Dibertsitate funtzionala duten pertsonekin aritzen dira lanean Nafarroako Anfas enpresako beharginak. Urtebete baino gehiago daramate enpresako zuzendaritzarekin biltzen, itun kolektiboa berritzeko eta adosteko. Oraindik, baina, ez dago akordiorik mahaian, eta haserre daude langileak: euren lan-baldintzak hobetuko dituen eta erosahalmena bermatuko duen hitzarmen bat nahi dute, eta horren alde borrokan jarraitzen dute, negoziaketari ekin ziotenetik egin duten modura.

Aurreko ostiralean, Anfasek Iruñeko (Nafarroa) Iturrama auzoan daukan lokal aurrean egin zuten protesta bat langileek. Enpresari exijitu zioten euren lana "aitortzeko", "lan-baldintza duinak ziurtatzeko" eta euren "erosahalmena bermatzeko", "prezioen garestitze" orokorrarekin "bat etorriko" den modu batean.

Langileek salatu dute "soldata prekarioak, kontratu partzialak nahiz neurrigabeko lan-kargak" jasan dituztela azken urteetan. Ohartarazi dute, gainera, euren lanean "oso zorrotzak" direla "arreta-berezitasunak" eta "konplikatuak" direla ordutegiak, besteak beste.

EZ DAGO IRUZKINIK