AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Kaltetutako langilea.
2022/07/04 09:58

Bilboko (Bizkaia) Kontseilu Sozialistak joan den otsailean eman zuen Langile Autodefentsa Sarea Bilboren sorreraren berri. Hasieratik azaldu zuenez, sareak helburutzat du "soldatapeko lanaren esparruan defentsa-mekanismoak garatzea", eta lan-gatazketan esku hartzeari ekin dio jada. Borroka bati ekin zion udaberrian, eta jakinarazi berri du kasua irabazi duela.

Autodefentsa Sareko kideek azaldu dutenez, apiril erdialdean lan-istripua izan zuen behargin batek Bilboko Alde Zaharreko harnburgeseria batean. Babes Ekipamendu Indibidualik ez zeraman une horretan, eta ez zuen aurretiko prestakuntzarik jaso egiten ari zen lanetarako. Horretaz gain, lan-kontraturik gabe ari zen lanean.

Larrialdietara joan zen langilea, baina horren ostean, nagusiak ez zuen lan-istripuaren erantzukizunik hartu bere gain. Orduan jarri zen behargina Langile Autodefentsa Sarea Bilborekin harremanetan, eta borroka-prozesu bat hasi zuten. Nagusiak lan-istripua izan zela onartzea eta langileari kalte-ordainak ordaintzea zen helburu nagusia, eta lortu dute: baldintza horiek onartu ditu azkenean nagusiak.

"Nagusien inpunitateari eta langileon zaurgarritasun egoerari aurre egiteko ezinbestekoa da defentsa bitartekoak garatzea", nabarmendu du Bilboko Kontseilu Sozialistak.


EZ DAGO IRUZKINIK