AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Naiz
2020/09/13 15:05

Zortzi pertsona auzipetu dituzte Nafarroan, ustez, AHTaren aurkako ekintza batean parte hartzea leporatuta. Abuztuaren 13an, Alesbes (Nafarroa) eta Azkoien (Nafarroa) lotzen dituen AHTren zatiko obrak "zigilatu" zituzten hainbat pertsonak, modu sinbolikoan. Aktibistek, antzerkia eginez, obretara bertaratu eta "Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteko" kide modura aurkeztu zuten haien burua. Hori dela eta, "funtzio publikoak usurpatzea, dokumentuak faltsutzea eta hertsapena" egotzi dizkiete.

Auzi horren harira, ostiralean, Mugituko bost kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Kalez jantzitako polizia-agenteek gauzatu zituzten atxiloketak. Beste bi pertsona komisaldegian aurkeztu behar izan ziren, auzibide berdinagatik haien bila ari zirela jakin baitzuten. Zortzigarren lagun baten bila ere jardun zuten poliziek, baina atzerrian zegoen une horretan. Bestalde, prozedura berdinaren barruan, bi kazetari ari dira ikertuak izaten. Guztira, beraz, hamar pertsona auzitaratu dituzte.

"AHTari desobedientzia" aldarrikatzen duen Mugitu mugimenduak gogor salatu du "polizia-operazioaren tamaina": "Operazioan 30 pertsona inguruk parte hartu dute, AIREFek gomendatutako obren itxiera antzeztu besterik egin ez zuten pertsona batzuk atxilotzeko". Auzipetuei "kargu larriak leporatzea" ere gaitzetsi du.