AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: LAB Eskumaldea
2020/11/24 16:35

Gestamp autogintza enpresako zuzendaritzak uztailean iragarri zuen kaleratzeak izango zirela. Gero, irailean jakinarazi zuen Zamudioko (Bizkaia) bi plantak, Matriceria Deusto eta GTS, ixteko eta 231 behargin kaleratzeko asmoa zuela. Langileen ordezkariekin egon ondoan, nahi hori berretsi du zuzendaritzak: 177 langile kanporatuko ditu Matriceria Deuston eta 54 GTSn. Horrez gain, 35 langile postuz aldatuko ditu eta erretiro aurreratuak zein kaleratze ordainduak gauzatuko ditu, beti ere, erregulazio espedientea kendu gabe.

Elkarrizketek iraun duten bitartean, sindikatuak harremanetan egon dira Ekonomia Garapenerako Sailarekin, baina ez dute akordiorik erdietsi. Azken egunotan, tentsioak areagotu egin dira gatazkan: Ertzaintzak langile batzuk identifikatzera derrigortu zituen Bilboko (Bizkaia) hotel batean zirela, negoziatzera joanak.