Lau gizonezko atxilotu dituzte Iruñean biolentzia matxista dela-eta

Aurreko asteburuan, lau gizonezko atxilotu zituzten indarkeria matxistagatik Iruñean (Nafarroa). Udaltzaingoak ez du beste informaziorik eman. Gasteizen (Araba), bestalde, emakume bati eraso egin zion bikotekideak astelehenean, eta Plentzian (Bizkaia), beste kasu bat salatu zuten igandean.
Argazki Nagusia
2020ko irailaren 16a

Lau gizonezko atxilotu zituzten Iruñean (Nafarroa) aurreko asteburuan, indarkeria matxista egotzita. Momentuz, ezer gutxi azaltzen da mediotan gertakarien inguruan.

Igandean, berriz, elkarretaratze bat egin zuten Plentzian (Bizkaia), emakume baten aurkako jazarpen kasu bat salatzeko.

Astelehenean, bestalde, emakume bati eraso zion bikotekideak, Gasteizen (Araba).