Emakume bati eraso egin dio bikotekideak Gasteizen

Gaur goizaldean, emakume bat eraso du 37 urteko gizonezko batek, aurpegian zauriak eginez.
Argazki Nagusia
2020ko irailaren 14a

Gaur, 5:00ak aldera, emakume bati eraso egin dio bikotekideak Gasteizko Judimendi auzoan (Araba). "Eztabaida bat" zela-eta jaso zuten abisua udaltzainek, eta etxebizitzara bertaratzean, emakumeak aurpegian zauriak zituela ikusi zuten.

37 urteko erasotzailea atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.