AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Foruzaingoa
2021/02/25 13:21

Gaur goizean, Atarrabiako (Nafarroa) 53 urteko langile batek galdu du bizia Soraurenen (Nafarroa), Manipulados Ulzama lantegian soldatapean lanean ari zela. Azpian hartu du plastikoak birrintzeko makina batek.

2021. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian zortzi langile hil dituzte haien lanpostuetan. Aurreko asteazkenean, otsailaren 17an, izan zen azkeneko hilketa: basoan mozketa lanak egiten ari zen langile bat zendu zen orduan