AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: EITB
2019/06/25 17:15

Gaur 08:00ak aldera, langile bat erail dute Lakber Mecanizados enpresak Arbizun (Nafarroa) duen lantokian. Makina batekin lanean ari zela, horren zati mugikor batek zanpatu du behargina.

Laguntza ematen saiatu dira lankideak zein bertaratutako medikuak eta erizainak, baina 08:51an zendu da. Foruzaingoaren zenbait brigadek gertatutakoa ikertuko dutela adierazi dute. Etxarri Aranatzekoa (Nafarroa) zen langilea, eta 35 urte zituen.