AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Kybse enpresa, Ororbian (Nafarroa). Argazkia: Diario de Navarra
2021/01/13 11:24

Ororbiako (Nafarroa) lantegian ari diren 900 bat langileetatik 103 kaleratu nahi dituztela salatu dute. Lan-erregulazio espediente bat aurkeztu du enpresako zuzendaritzak, "COVID-19ak eragindako salmenta jaitsiera" argudiatuta. Espedientea 2023ra arte mantentzea da enpresaburuen asmoa, "ekoizpen-beharren" arabera beharginak kaleratuz joateko. 2019an, 2,6 milioi eurora arteko etekinak erregistratu zituen autoentzako motelgailuak ekoizten dituen Japoniako enpresak.

CCOO sindikatuak azaldu du enpleguari eusteko "konpromisoa" hartu zuela enpresako zuzendaritzak azken hitzarmena sinatzean, eta horren truke onartu zutela beharginen lan-baldintza batzuk okerragotzea. Orain, "konpromiso hura urratu" izana egotzi diote enpresako zuzendaritzari.