Ingemarrek Usurbilgo planta itxi eta 31 langileak kanporatuko ditu

Ingemar enpresako zuzendaritzak eta Galizia erdiguneko enpresa komiteak, UGTko bi ordezkarirekin eta CIGeko birekin batera, Usurbilgo planta ixtea eta bertako langileak kaleratzea hitzartu dute.
Argazki Nagusia
Ingemar enpresako langileak
2019ko apirilaren 24a

Ingemar Enpresako zuzendaritzak eta enpresa komiteak, UGT eta CIG (Confederación Intersindical Galega) sindikatuetako ordezkariekin batera, Usurbilgo planta ixtea eta bertan soldatapean lanean dauden 31 langileak kaleratzea erabaki du.

Gainera, ELA sindikatuak salatu duenez, langileek kaleratzeengatik kalte-ordainak jaso nahi izatekotan, bide judizialik ez hartzera behartu nahi ditu enpresa zuzendaritzak.