AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/11/13 12:38

Azaroaren hasieran, hamar ziren, martxotik hasita, Asparrenako (Araba) Lyrsa-Derichebourg enpresak kaleratutako langileak. Beste bi kaleratzeren berri eman dute orain, eta beraz, orotara, hamabi izango lirateke zuzendaritzak 2020ko martxotik azarora bitartean kanporatutako beharginak. Guztira 45 langilek jarduten dute soldatapean Asparrenako fabrikan.

Arabako lantegia "zentro logistiko" izatera mugatu nahi du enpresak, LABen arabera. Kaleratzeak salatzeko, langileek mobilizaziora deitu dute datorren ostiralerako, hilak 20. Araiako (Araba) plazan jarri dute hitzordua, 19:00etan.