AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/11/04 10:53

Euskal Segurtasun Sailaren arabera, pasa den larunbatean, Oreretan (Gipuzkoa) bikotekide ohiari eraso egin zion gizonezko batek. 29 urte ditu, eta aurrekariak ditu genero indarkeriarengatik. Erasoa gertatu zen lekura bertaratu ziren Ertzaintzaren hainbat patruila; bertan zeuden erasotua izan zen emakumea zein erasotzailea, eta azkenengo hau atxilotu egin zuten.

Emakumeak jakinarazi duenez, kalean harrapatu zuen bikotekide ohiak, eta bere etxera joateko proposamena egin zion, elkarrekin hitz egin zezaten. Azkenean, hainbeste aldiz eskatu ostean, etxebizitzan sartzen utzi zion emakumeak. Bertan, pistola bat atera zuen erasotzaileak, eta mahai gainean ipini ondoren, besoetatik oratu eta ohean etzan zuen. Bertan, sexu erasoa egin zion.

Donostiako ospitalera eraman behar izan zuten erasotua, anbulantzian, artatua izan zedin. Bitartean, erasotzailea atxiki eta polizi-bulego batera eraman zuten.

Beste eraso bat Gasteizen

Oreretakoa ez da asteburuko eraso bakarra izan. Izan ere, ostiralean emakume bat kolpatu zuen 22 urteko gizonezko batek, Gasteizen (Araba). Kasu horretan, erasotuaren bikotekidea zen erasotzailea. Aurpegian zauritu zuen emakumea, eta ospitalera eraman behar izan zuten.