AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: LAB Industria
2021/02/01 09:42

Greba mugagabean dira Barakaldoko (Bizkaia) eta Sestaoko (Bizkaia) ITP Aero Casting enpresako langileak. Zuzendaritzak iazko udazkenean iragarri zituen kaleratzeak Zamudion (Bizkaia), Sestaon nahiz Barakaldon. Azkeneko bi horietan, hain zuzen, 90 behargin kaleratzea da zuzendaritzako kideen asmoa.

Langileek urtarrilaren 7an erabaki zuten berriro grebara jotzea, egun horretan jaso baitzuten bi fabriketatik kanporatuak izango zirenen zerrenda. Zehazki gaurko zegoen finkatuta 90 langile horien kaleratzea; hori dela-eta, mobilizazioei heldu diete goizetik.

Goizeko aurreneko orduan eserialdia egin dute lantokiaren aurrean. Beste behin ere, ordea, Ertzaintza bidali dute beharginak bidetik kentzeko. Polizia-agente ugari bertaratu dira, eta bortizki oldartu dira haien aurka, lurretik indarrez mugiaraziz.

Urtarrila erdialdean ere Ertzaintza lantegira bidali zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, protestan ziren langileen aurka.

- Argazkiak: LAB Ezkerraldea

EZ DAGO IRUZKINIK