Gasteizko Udalak argia eta ura moztu dizkie Olarizuko hainbat etxebizitzetako bizilagunei

Gasteizko Udalaren aginduz, argindarra eta ur-hornidura moztu dituzte Ensanche 21enak diren Olarizuko hainbat etxebizitzetan, bertan bizi diren 130 pertsona inguru larriki kaltetuz.
Argazki Nagusia
Olarizu hiribideko etxebizitzak.
2019ko uztailaren 5a

Gasteizko (Araba) Olarizu hiribideko hainbat etxebizitza argindarrik eta ur-hornidurarik gabe utzi ditu Gasteizko Udalak. Aipatutako bizilekuak Ensanche 21renak dira, Gasteizko Udalak sortutako udal hirigintza sozietate anonimoarenak, hain zuzen.

Urte luzetako desjabetze eta salmenta prozesuen ostean, joan zen ekainean igaro ziren Olarizuko azken etxebizitzak udalaren jabetzakoak izatera. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek martxoan adierazi zuenez, etxebizitza guztien jabegoa lortu ostean, udalaren asmoa da 123 etxebizitza horiek eraistea.

GEDARek jakin ahal izan duenez, 130 pertsona inguru ­-tartean 25 bat haur- bizi dira Olarizu etorbideko etxebizitzetan. Atzo moztu zieten argi eta ur-hornidura bertako bizilagunei, Gasteizko Udalak hala aginduta.