AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/04/05 14:33

Homeland Security Research Amerikako Estatu Batuetako Gobernuko Departamentuak espero du "segurtasun nazionalei" loturiko sektoreak 606.000 milioi dolarreko baliora iristea 2024 amaierarako; hau da, Argentinako 2023ko barne-produktu nominala baino zertxobait gutxiago, eta Suediakoa baino pixka bat gehiago. Estatuek "kanpoko eta barruko mehatxutzat" jotzen dutenaren aurka babesteko eta armatzeko joera goranzkoa dela erakusten duten ebidentzietako bat baino ez da hori.

Sekuritarismoaren prozesu hori iritzi publikoan ere islatzen da. Open Society-ren 2023ko iraileko barometroaren arabera, munduko 30 herrialdetako 36.000 inkestaturen artean, %14k nahiago dute "ez-demokratikoa" den herrialde batean bizi, eta zifra %43ra heltzen da 36 urtetik beherakoen artean.

%14k nahiago dute "ez-demokratikoa" den herrialde batean bizi, eta zifra %43ra heltzen da 36 urtetik beherakoen artean

Are gehiago, Milennial eta Z gisa ezagunak diren belaunaldien barruan, %42k uste dute diktadura militarrak "gobernu motarik onena" direla, eta %35ek nahiagoko lukete, zibila izan arren, autoritarioa den estatu batean bizitzea; alegia, botere-banaketarik eta sistema parlamentario eraginkorrik gabe. Bestalde, munduan, batez beste, ia hiru lagunetik bik onartzen dute euren herrialdea "lehen bezala" izan zedila nahiko luketela, "lehengo" hori zer edo nolakoa zen zehaztu gabe.

Milennial eta Z gisa ezagunak diren belaunaldien barruan, %42k uste dute diktadura militarrak "gobernu motarik onena" direla

Gauzak horrela, ez da harritzekoa mundu osoko demokrazia liberalaren adierazle nagusiek atzera egiten jarraitu izana: IDEAren The Global State of Democracy 2023 txosteneko herrialdeen erdian, gutxienez, "errendimendu demokratikoaren" adierazleren baten jaitsiera gertatu da. Herrialde bakoitzaren barruan neurketak "hobekuntza eta gainbehera arloen" arabera eginda, 2022a izan zen, seigarren urtez jarraian, prozesu demokratikoen indizeetan hobekuntza garbiak baino, herrialde gehienek gainbehera garbiak izan zituztenekoa. Sei urteko gainbehera eredu hori mota horretako luzeena da 1975ean erregistroak hasi zirenetik.

Finean, demokrazia liberala krisi politiko zein sozial argi batean dago murgilduta mundu mailan. Izatez, Nazio Batuen Erakundeak berak ere ez du hori estaltzen jada: "Gobernuek, ondorio klimatikoei aurre egiteko eta beharrezko aldaketa sozial zein ekonomikoak onar ditzaten, hautesleak konbentzitzeko ari dira borrokan, eskubide zibil eta politikoak arriskuan jarriz", zioen 2019ko txosten batean, 2030erako klima-aldaketak beste 120 milioi pertsona pobreziara bultza zitzakeela ohartaraztearekin batera.

2022a izan zen, seigarren urtez jarraian, prozesu demokratikoen indizeetan hobekuntza garbiak baino, herrialde gehienek gainbehera garbiak izan zituztenekoa
EZ DAGO IRUZKINIK