Garraiolari bat eraila Donostian

Antza, bihotzekoak emanda hil zen langilea duela bi egun. Urtea hasi zenetik, gutxienez 54 behargin erail dituzte Euskal Herrian.
Argazki Nagusia
2020ko urriaren 16a

Pasa den asteazkenean garraiolari bat zendu zen AP-8an, Donostian (Gipuzkoa), Bilborako (Bizkaia) norabidean. 17:30ak aldera izan zen; antza, bihotzekoak emanda hil zen langilea.

Sindikatuek emandako datuen arabera, Euskal Herrian, urtea hasi zenetik 54 langile erail dituzte soldatapean lanean ari zirela.