AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/07/11 18:41

Euskaltelek martxoan jakinarazi zuen bat egingo zuela Asturiaseko Telecable eta Galiziako R markekin, aurrerantzean talde bakarra osatzeko. Gerora, Zegona konpainia bilakatu zen akziodun nagusia, eta taldearen agintea hartu zuen. Hain zuzen, Jose Miguel Garcia izendatu zuten enpresaren gidari.

Garciak kaleratzeak iragarri zituen; baita iragarpena bete ere. Lehenengo, zuzendaritzako 20 kide bota zituzten, eta atzoko ohiz kanpoko akziodunen batzarraren ostean, langile batzordeari gaur jakinarazi diote 25 behargin kaleratuko dituztela aurki. Kaleratze horietatik zortzi izango dira Euskaltelen; hamar R-n, eta zazpi Telecablen. Garciak "antolaketa aldaketen barruan" kokatu ditu kaleratzeak, eta ez du baztertu etorkizunean gehiago izatea.

Derioko (Bizkaia) lantokian egiten dute lan botako dituzten Euskalteleko zortzi beharginek, eta batzuei dagokieneko jakinarazi diete kaleratuak izango direla. Gaur elkarretaratzea egin dute Derion, Euskaltelen egoitza nagusiaren aurrean.