61 urteko langile bat eraila Zigoitian, zentro komertzial batean mantentze lanak egiten ari zela

Atzo arratsaldean gertatu zen istripua: Zigoitiako Gorbeia zentro komertzialean lanean ari zela, araztailera erori zen langilea. Hainbat sindikatuk salatu dutenez, dagoeneko 12 langile erail dituzte aurten Euskal Herrian.
Argazki Nagusia
2019ko apirilaren 04a

Arabako 2019ko lehen lan-erailketa izan da, sindikatuen datuen arabera, Euskal Herrian jada hamabi langile izan dira erailak urtea hasi zenetik. Azken hau Zigoitian gertatu da: 61 urteko langilea araztaile batera erori da, herriko zentro komertzial batean mantentze lanak egiten ari zela.

Ezbeharra arratsaldeko 19:00ak aldera gertatu zen, eta larrialdi zerbitzuak bertaratzerako langilea hilda zegoen.

Hainbat sindikatuk kontzentrazioa deitu dute datorren astelehenerako, apirilak 8, eguerdiko 12:00etan zentro komertzialaren aurrean.