AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Haraba
2019/09/11 18:48

Gaur, irailak 11, elkarretaratzea egin dute Arabako campuseko Letren fakultatearen atarian, Ikasle Abertzaleakek deituta. Ikasturte hasierako ekitaldia zela-eta, bertan izan dira Nekane Balluerka EHUko errektorea, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, besteak beste. Hala, azken urteetan bezala, mobilizazioa egin dute hainbat ikaslek, Ez zarete ongi etorriak lelopean. EHUko garbitzaileek ere egin dute protesta, lan hitzarmenaren aldeko aldarria ikur.

Haraba! campuseko proiektu komunikatiboak jakinarazi duenez, Ertzaintzak lau ikasle identifikatu ditu elkarretaratzean.