AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Ecuador Etxea
2025/05/13 08:11

Otsailean jakin zen Bizkaiko Probintzia Auzitegiak bederatzi pertsona kondenatu zituela, 2019ko azaroaren 5ean, Vox alderdi faxistak Bilboko (Bizkaia) Atxuri auzoan jarritako propaganda-postu baten aurka protesta egiteagatik. Auzitegiak lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri zizkien auzipetuei, "oldarkortasun, intimidazio eta indarkeria giroa" sortzea eta "Voxen ideien hedapena galarazteko asmoz" aritzea leporatuta. Gainera, egun horretan Atxurin izan ziren "istiluetan" ere "modu aktiboan" parte hartzea egotzi zien epaileak.

Zigortuetako baten defentsak helegitea aurkeztu zuen epaiaren aurka, baita Voxen akusazio partikularrak ere. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, ordea, berretsi egin du Bizkaiko Auzitegiak emandako sententzia, eta bere horretan geratuko da. Iazko azaroan izan zen epaiketa, eta, hasieran, lau urtetik gorako kartzela-zigorrak eskatzen zituzten auzipetuentzat.

Ebazpenak jasotzen du bederatzi lagun horietatik zortzik epaiketan onartu zituztela gertakariak. Bederatzigarren akusatuak, baina, ez zituen ontzat eman akusazioak. "Kolektibo zaurgarri eta migranteekin egiten dut lan, ezin dut onartu egin nuena delitu bat denik", adierazi zuen.

EZ DAGO IRUZKINIK