AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2026/01/13 10:41

Atzo arratsaldean langile bat zauritu zen Santurtzin (Bizkaia), portuan dagoen lokal baten barruan hain zuzen ere. Zenbait hedabideren arabera, sabai-leiho bat hautsi zen eta bertatik amildu zen behargina, lurreraino. Zauritu egin zen erorikoaren ondorioz, eta Gurutzetara (Barakaldo, Bizkaia) eraman behar izan zuten. Ez dute argitu ea istripua gertatu zen tokian segurtasun-baldintzak betetzen ziren edo ez.

Urtea hasi zenetik, bi lan-heriotzaren berri eman dute jada Euskal Herrian: urtarrilaren 9an, Arizkunen (Nafarroa) galdu zuen bizia behargin batek, lanera bidean zela; eta urtarrilaren 8an Urruñan (Lapurdi) hil zen beste langile bat, ur-biltegi bat eraikitzeko obran. Bi hildakoak aritzen ziren eraikuntzan. 2025ean, gutxienez 74 lan-heriotza izan ziren Euskal Herrian.

EZ DAGO IRUZKINIK