AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/15 19:53

"Garaipen txiki berri bat" Iruñerrian (Nafarroa), Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sarearen eskutik. Meson de la Nabarreria tabernan urtebetez aritu zen langile batek hainbat gehiegikeria jasan zituen nagusien partetik: bere lan-kontratuan finkatzen ziren lanorduak baino askoz ere gehiago egin zituen lanean eta, gainera, ez zizkioten hainbat zenbateko ordaindu; hala nola, ordu estrak, jaiegunak, igandeak, oporrak eta gaueko plusak. Lan egindako ordu gehienak, gainera, ez zituen kotizatu.

Hori guztia zela-eta, LASengana jo zuen beharginak, eta hainbat exijentzia egin zizkieten Meson de la Nabarreriako nagusiei. "Lan antolatuari esker", eskaera horiek betetzea lortu dute: langile ohiari zor dioten diru guztia ordainduko diote, epeka. Hala, bukatutzat eman du lan-gatazka hori LASek.

"Garaipen berri horrek mahai gainean jartzen du langileon antolakuntzaren indarra. Krisiak sortutako isolamenduaren eta ziurgabetasunaren aurrean, alternatiba bakarra langileon arteko elkarlana eta lankidetza sustatzea da, nagusien inpunitateari aurre egin ahal izateko", adierazi dute LASeko kideek. "Garaipenak garaipen, gehiegikeria horiek ahalbidetzen dituen sistemari aurre egin behar diogu, soilik elkarrekin antolatuz lortuko baitugu gehiegikeria horiekin amaitzea", gaineratu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK