AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/09 08:05

Beste erailketa matxista baten berri eman zuten apirilaren 25ean, Haron (Errioxa): Miriam izeneko emakume bat erail zuen bere bikotekideak. 35 urte zituen, eta 42 urte ditu hiltzaileak. Hainbat komunikabidek aipatzen duten ikerketa polizialaren arabera, gizonezkoak aurrez prestatu zuen hilketa, Miriamek haien arteko harremana hautsi nahi zuelako.

Gerora jakinarazi dutenez, Gasteizko (Araba) bizilaguna zen biktima. Erailketa matxista salatu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, eta beharrezkotzat jo du "indarkeria matxistarekin amaitzeko erantzun kolektiboa antolatzea".

EZ DAGO IRUZKINIK