AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Hatem Moussa/AP
2023/12/05 09:58

Amerikako Estatu Batuetako ABC katean hitza hartu du berriki Israelgo Defentsa ministroak, Yoav Gallantek. Datozen hilabeteei buruz hitz egin du, modu beldurgarrian: esan du, gutxienez, beste bi hilabetez luza daitekeela sionistak Gazako Zerrendan egiten ari diren sarraskia. Sionisten ofentsiba militarrak "gaur egungo erritmoan" jarraitzen badu, beraz, beste bi hilabete ingurukoa izango da palestinarren kontrako eraso masiboa.

Gallanten arabera, "ofentsiba militarra burutzean", bi helburu nagusi izango dituzte Israelgo indarrek hurrengo hilabeteetan: "ingurua garbitzea" eta "erresistentzia militarra egon daitekeen guneak ezabatzea". Palestinarren kontrako genozidioa justifikatzeko, hala, berriz hartu du aitzakiatzat Hamasen egiturak eta azpiegiturak suntsitzea, bai eta Hamasi "jatorrizko akordioa" betearaztea ere, urriaren hasieran gatibu hartu zituzten pertsonen askatzeari lotuta. Hamasek adierazi du, ordea, une honetan preso dituen guztiak "okupazio-armadan egon diren soldaduak eta zibilak" direla.

"Hamasekin indarra erabiltzea beste aukerarik ez dago. Azkenean, zerbait emango dizute ", adierazi du Defentsa ministro sionistak. Ustezko helburu militarren artean aipatu du "Hamaseko liderra", Yahye Sinwar, garbitzea, urriaren 7ko kontraerasoa berak antolatu zuelakoan. Hala, Sinwarren ustezko aginte-katea "hautsi" nahi omen dute sionistek, ziurtatzeko "Israelen kontrako eraso antolatuak" ez direla inoiz gehiago gertatuko.

15.000 eraildako baino gehiago bi hilabetean

Sionistek sarraskia beste bi hilabetez luzatzeak eragin dezakeena irudikatzeko, azken bi hilabeteei erreparatzea besterik ez dago: ia bi hilabete igaro dira urriaren 7tik hona, eta indar israeldarrek 15.000 palestinar baino gehiago erail dituzte jada Gazako Zerrendan. Zaurituak 41.000 baino gehiago dira.

EZ DAGO IRUZKINIK