AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Aitzol Zamalloa
2023/05/31 09:29

Igorreko (Bizkaia) Kiñu Gaztetxeko kideek atzo jakinarazi zutenez, desalojo arriskuan jarraitzen du: antza, berriz jarri dute martxan espazioa husteko prozedura. Sabadell banketxearen jabetzakoa da eraikina, eta orain dela hiru urte inguru hasi zen kanporatze-mehatxuekin. Epaiketa bat izan zen horren harira, baina Sabadelleko ordezkariak ez ziren judiziora aurkeztu. Dena den, "bigarren aukera" bat eman diote epaitegiek banketxeari, eta Gaztetxea husteko prozedurari berriz ekiten utzi diote. Hala, ikustear da prozedura berri horren ondorioak zeintzuk izango diren.

Gaztetxeko kideek iritzi diote, "eraikinaren balio ekonomikotik harago, gazteon antolaketa independentea eta kultura alternatiboaren garapena merkatu-logiketatik kanpo lantzen" dituztelako kanporatu nahi dituztela eraikinetik. Ia hamar urte igaro dira espazioa birjabetu zutenetik.

EZ DAGO IRUZKINIK