AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Bermeon, emakume bati eraso dio bere bikotekide ohiak
Urruntze-agindua urratu eta etxebizitza batean eraso zion emakumeari 23 urteko gizonak.
2024eko uztailaren 24
Bermeon, emakume bati eraso dio bere bikotekide ohiak

Bermeon (Bizkaia), eraso matxista bat izan zen aurreko igandean: emakume batekiko urruntze-agindua urratu zuen bere bikotekide ohiak, eta eraso egin zion. Etxebizitza batean gertatu zen.

Igandean bertan atxilotu zuten 23 urteko erasotzailea, eta astelehenean igaro zen epailearen aurretik, Gernikan (Bizkaia). Oraingoz, gizonezkoa espetxeratzeko agindua eman du hark.