AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Etxerat
2023/10/18 12:34

Ion Kepa Parot preso politikoa iazko urrian irten zen Mureteko kartzelatik, 32 urte eta erdi preso egin ostean. Etxeko espetxealdian izan dute ordutik, eta eskumuturreko elektroniko baten bidez mantendu dute kontrolpean. Urtebeteko "proba" baten ondotik, berriki kendu diote eskumuturrekoa, eta baldintzapeko askatasuna ezarri diote. Paroten defentsak azaldu izan duen modura, orain, hamar urtez betearaziko dizkiote baldintza aski zorrotzak baionarrari.

1990ean atxilotu zuten, eta zazpi urte beranduago epaitu zuten Parisen. ETAren Argala komandoko kide izatea egotzita, biziarteko zigorra jarri zieten Paroti berari, Jakes Esnali eta Frederique Haranbururi (Xistor).

Legez, 2005etik eska zezaketen baldintzapeko askatasuna hiru preso politikoek, baina urte luzez ukatu diete aukera hori. Parisko Dei Auzitegiak iazko irailean onartu zuen Parot eta Esnal baldintzapean aske uztea, aurrez urtebeteko etxeko atxiloaldi bat ezarrita. Xistor Haranburu 2020an irten zen espetxetik.

EZ DAGO IRUZKINIK