AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/16 10:29

Joan den ostegunean hainbat hedabidek jakinarazi zutenez, aurreko asteburuan emakume bat bortxatu zuten Baionan (Lapurdi). Erasoa salatu eta protesta egitera deitu zuen Ipar Euskal Herriko Itaiak. Beraz, pasa den larunbat eguerdian, elkarretaratze bat egin zuten Baionan, Indarkeria matxista oro borrokatu aldarripean.

"Erasotuei babesa antolatzea dagokigu, instituzio burgesek ez dituztelako emazte langileen interesak defendatzen", adierazi zuten larunbatean Itaiako kideek. "Kultura matxista desnormalizatu behar dugu, gizarte eredu osoa aldatzeko helburuarekin", gaineratu zuten. Hala, "indarkeria matxistaren aurrean, sozialismoa eraikitzera" deitu zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK