AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/02 12:51

Kontsumorako Prezioen Indizeari (KPI) buruzko abenduko datuak aurreratu ditu Espainiako Estatistika Institutuak (INE). Badirudi %6,8tik %5,8ra jaitsi dela urte arteko inflazioa eta, beraz, urtebetean %5,8 igo direla kontsumorako prezioak. 2022ko urtarriletik, %6tik gorakoa izan da urte arteko inflazioa, eta maximo historikoak gainditu ditu aurten. 2022ko uztailean jo zuen goia, %10,8an kokatu zenean. Ordutik behera egin du indizeak, eta %5,8an amaitu du urtea. Antza, elektrizitatearen prezioek eragin dute aurreko hilabeteko leuntze hori, iazko abenduan baino gutxiago igo direlako. Erregaien kostuan ere iazko abenduan baino jaitsiera handiagoa izan da.

Hala ere, hilabeteen arteko bilakaerari erreparatuz gero, aurtengo azarotik abendura bitartean gora egin dute prezioek, hiru hamarren. Gainera, azpiko inflazioaren indizeak datu kezkagarriak utzi ditu: %6,3ra igo zen azaroan, eta %6,9ra heldu da abenduan. Epe luzera begirako joera egonkorragoa erakusten du azpiko inflazioak, ez baititu aldakorrak diren prezioak kontuan hartzen; esaterako, energiarenak edo elikagai freskoenak. Indize horrek erakusten du, urte harteko KPIak behera egin duen arren, indarrean jarraitzen duela eta jarraituko duela garai inflazionistak.

Handia da abenduko urte arteko inflazioaren (%5,8) eta azpiko inflazioaren (%6,9) arteko aldea, 2020ko urritik erregistratutako handiena, hain justu. Elikagaien prezioei buruzko azken datuen arabera, %15 baino gehiago igo dira urtebetean, eta maximo historikoetan daude.

EZ DAGO IRUZKINIK