Azken orduetan, soldatapean lanean ari ziren bi langile hil dira Euskal Herrian. Gaur, 13:00ak aldera, Zornotzako (Bizkaia) Aludium lantegian galdu du bizia behargin batek; mantentze-lanak egiten ari zela, gainera jausi zaio pala baten kazoa. Atzo, gainera, trafiko-istripua izan zuen Laudion (Araba) furgoneta bat gidatzen ari zen langile batek, eta hil egin zen.
Sindikatuen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 42 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, edo haien lanpostuetara bidean.