AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iazko manifestazio bat.
2022/02/07 19:37

Hilabete baino ez da geratzen Emakume Langilearen Nazioarteko Egunerako, eta Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak jakinarazi du aurten ere mobilizazioak egingo dituela egun horretan. Iaz mobilizazio jendetsuak egin zituen hainbat eta hainbat herritan, eta aurten are herri gehiagotan izango dira deialdiak. Guztira, 24 herritan antolatu ditu mobilizazioak Itaiak.

Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki! aldarri hartuta aurkeztu ditu deialdi horiek. "Emakume langileon bizitzak definitzen dituen egiturazko miseriaren eta biolentziaren aurrean, gaurdanik hasita gure zapalkuntza egoera gainditzeko eta sozialismoa eraikitzeko antolatzera dei egiten dugu", gaineratu du gaurkoan.

Hona hemen argitaratutako hitzordu guztiak:

  • Altsasu (Nafarroa). 19:00etan, Foruen enparantzatik
  • Azpeitia (Gipuzkoa). 19:30ean, herriko plazatik
  • Azkoitia (Gipuzkoa). 18:30ean, herriko plazan
  • Beasain (Gipuzkoa). 19:00etan, Bideluze plazatik
  • Bergara (Gipuzkoa). 19:00etan, San Martin plazatik
  • Bilbo (Bizkaia). 18:30ean, Indautxu plazatik
  • Donostia (Gipuzkoa). 18:00etan, Gipuzkoa plazan
  • Durango (Bizkaia). 18:30ean, Ezkurdiko kioskotik
  • Gasteiz (Araba). 18:30ean, Andra Mari Zuriaren plazatik
  • Gernika (Bizkaia). 19:00etan, Merkurion
  • Hernani (Gipuzkoa). 18:00etan, Gudarien plazan
  • Ibarra (Gipuzkoa). 18:00etan, herriko plazan
  • Irun (Gipuzkoa). 18:00etan, San Juan plazan
  • Iruñea (Nafarroa). 19:00etan, udaletxe plazatik
  • Itsasu (Lapurdi). 20:00etan, herriko plazan
  • Lakuntza (Nafarroa). 18:00etan, herriko plazan
  • Legazpi (Gipuzkoa). 17:30ean, herriko plazan
  • Lizarra (Nafarroa). 20:30ean, Baja Navarra kalean
  • Ondarroa (Bizkaia). 18:30ean, Zaldupeko zubitik
  • Ordizia (Gipuzkoa). 18:00etan, plaza nagusian
  • Tolosa (Gipuzkoa). 18:30ean, Triangulo plazatik
  • Urretxu (Gipuzkoa). 17:30ean, Pirulo plazan
  • Zarautz (Gipuzkoa). 18:30ean, Frontoi Txikin
  • Zestoa (Gipuzkoa). 18:30ean, herriko plazan
EZ DAGO IRUZKINIK