AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/07/07 09:10

Fiskaltzaren eskaera ontzat jota, Przemysl eskualdeko auzitegiak maiatzean erabaki zuen Pablo Gonzalezi ezarritako behin-behineko kartzelaldia luzatzea. Izatez, maiatz amaieran geratu behar zuen aske kazetariak, baina hiru hilabetez luzatu zioten atxiloaldia. Ebazpen horren aurkako helegite bat aurkeztu zuen nabarniztarraren defentsak, baina atzo jakinarazi zuten atzera bota duela eskaera Rzeszowko Dei Auzitegiak. Gonzalezek, beraz, espetxean jarraitu beharko du, gutxienez, abuztu bukaerara arte.

Otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian, kazetaritzatza lanak egiten ari zela; Ukrainan piztu zen gerraren ondorioen berri ari zen ematen. Errusiaren alde espioi modura aritzea leporatzen diote.

Atzo bete ziren 160 egun kazetaria atxilo hartu zutenetik, eta inkomunikatuta darama denbora hori guztia. Oraingoz ez diote utzi bere konfiantzazko abokatuarekin eta senideekin telefonoz hitz egiten, ez eta aurrez aurre egoten; senideek bere bi gutun baino ez dituzte jaso, eta bi hilabeteko atzerapenarekin. Momentuz, Polonian duen abokatuarekin eta Espainiako Estatuak Polonian duen kontsularekin baino ez du harremanik Gonzalezek.

EZ DAGO IRUZKINIK