AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/05/25 14:22

Aurreko astean jakinarazi zuten Pablo Gonzalezen behin-behineko espetxealdiari buruzko eskaera berri bat egin zuela Poloniako fiskaltzak: nabarniztarrari kartzelaldia luza ziezaiotela eskatu zuen. Berriki azaldu dute zein den Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiaren ebazpena: berez maiatz bukaeran amaitu behar zuen kazetariari ezarritako behin-behineko espetxealdiak, baina gutxienez beste hiru hilabetez izango dute gatibu. Dirudienez, auzitegiak ez du erabakiari buruzko azalpen zehatzik eman, eta ebazpen horren aurkako helegite bat aurkeztuko du Gonzalezen defentsak.

Otsail amaieran atxilotu zuten kazetaria, Ukrainan leher egin zuen gudaren ondorioen berri ematen ari zela. Ordutik daukate preso, bai eta inkomunikatuta ere; oraindik ez diote utzi bere gertukoekin ez eta konfiantzazko abokatuarekin hitz egiten ez egoten.

EZ DAGO IRUZKINIK