AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/04/11 12:08

Ireki dituzte Burlatako Gaztetxe (Iruñerria, Nafarroa) berriko ateak. Gaztetxeko kideek martxo amaieran jakinarazi zuten jardun politikorako espazio berri bat lortu zutela, Burlatako Udalarekin hainbat elkarrizketa izan ostean. Izan ere, otsailaren 20an azaldu zuten huste eta eraiste arriskuan zela Burlatako Gaztetxea, gune hori kokatuta dagoen eremuan eraisketa lanei ekingo dietelako laster.

Apirilaren 1ean izan zen Burlatako Gaztetxe berriaren irekiera, eta orduan erakutsi zuten jendaurrean espazioa. Hainbat musika emanaldik lagunduta egin zuten ate irekien jardunaldia.

EZ DAGO IRUZKINIK