Atzo goizean geratu zen aske Josu Ginea preso politiko larrabetzuarra. Basauriko (Bizkaia) kartzelan egin ditu espetxealdiaren azkeneko hilabeteak, baina horren aurretik, hogei urtez izan dute gatibu.
2002an atxilotu zuten Frantziako Estatuan, eta zortzi urtez eduki zuten preso han. 2010ean Espainiaratu zuten Xabier Atristainekin batera, eta berriz espetxeratu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta.
Almerian igaro du zigor horren zatirik handiena. 2019an tokialdatu zuten Leongo Mansillara, eta gero mugitu zuten Basaurira, kartzelaldiaren azken hondarretan.