AKTUALITATEA / Soldata sistema
Ukatua izan da Arcelorrek eskatutako lan-erregulazioa
Hilabete hasieran, aldi baterako lan-erregulazio txostena aurkeztu zuen Arcelor Mittal enpresak, "ezinbestekotasun" egoerarekin lotutako argudioak oinarri hartuta. Espainiako Estatu mailan 8.500 langileri eragin ahal zien dosierra, baina, atzera bota du Lan Zuzendaritzak.
2020eko apirilaren 17
Ukatua izan da Arcelorrek eskatutako lan-erregulazioa

Espainiako Lan Zuzendaritzak atzera bota du Arcelor Mittal altzarigintza enpresak osatutako aldi baterako lan-erregulazio txostena. "Ezinbestekotasun" egoerarekin lotutako argudioak aurkeztu zituen zuzendaritzak, baina ez du ekoizpena eten krisialdian. Hego Euskal Herriko fabrika batzuk, esaterako, Etxebarrikoak (Bizkaia), martxan jarraitzen du %100ean.


Dena den, LAB sindikatuak ohartarazi duenez, enpresak negoziaketa berri baterako deia egin die sindikatuei, beste erregulazio txosten bat martxan jartzeko asmoa baitu.