AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Arabako adinekoen egoitzetako langileen protestak, Gasteizen. Argazkia: ELA
2021/06/03 19:59

Herenegun, ekainaren 2an, zahar etxe pribatuetako langileek lanuzteei ekin eta protesta egin zuten Araban. Bi urtez salatu dute zein lan-baldintza dituzten, eta haien eskaera nagusia plazaratu dute berriro: lan-hitzarmen berri eta "duin" bat exijitzen dute beharginek.

Arabako egoitzetako langileei Espainiako Estatu mailako hitzarmena ezartzen zaie eta, ondorioz, soldata gordina 997 eurokoa da —urtean 1.792 ordu egiten dituzte lan—. Hitzarmenean baldintza hobeak jasotzeko egin dute protesta, Eusko Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak inposatu badizkie ere.

Langileek sektoreko enpresen jarrera salatu dute gainera, "negoziazio bideak" ukatzen dituztelako.

EZ DAGO IRUZKINIK