AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/11/21 14:04

Iruñerriko (Nafarroa) hainbat auzo eta herritako plataformek bat egin zuten atzo. Apustu etxeen auziari modu bateratuan heltzeko asmoz, batzarra egin zuten; hain zuzen, Txantrea, Arrotxapea, Donibane, Ermitagaña, Sanduzelai, Berriozar, Eguesibar zein Uharteko taldeetako kideak bildu ziren. Parte hartzaileek jakinarazi dutenez, bertan, "elkarlan ekimenak egiteko, indarrak elkartzeko eta apustu etxeen auziari elkarlanean heltzeko asmoa" atera zuten mahaira. Horrenbestez, apustu etxeek langile auzoetan duten eragina aztertzeko eta lantzeko borondatea indartu zuten bilera horretan.

Elkarlan hori medio, datozen asteetarako hainbat deialdi berri egingo dituzte. Hala, ekimenak izango dira datozen egunotan Iruñerriko hainbat auzotan, bertako plataformen eskutik.

Hona hemen hurrengo egunetarako egitaraua:

Asteazkena, azaroak 20.

  • Casas de apuestas: mucho más en juego hitzaldia. 19:00etan, Eladio Zilbeti elkartean. Indar Gorrik antolatu du saioa.

Osteguna, azaroak 21.

  • Prentsaurrekoa eta elkarretaratzea. 18:00etan, Sarrigurenen.
  • Elkarretaratzea. 18:30ean, Sanduzelaien.
  • Apustu etxeen inguruko mahai ingurua; Igor Meltxorrekin, Judimendiko gazteekin eta Aralarrekin. 19:30ean, Sanduzelaiko Civivoxen.

Ostirala, azaroak 22.

  • Elkarretaratzea. 19:00etan, Uharten.

Larunbata, abenduak 14

  • Elkarretaratzea. 13:00etan, Donibanen.