AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/01 14:43

Antiguo auzoan (Donostia, Gipuzkoa) gazte asanblada sortu berri dute hainbat gaztek. Aurkezpen komunikatua argitaratu dute dagoeneko; COVID-19ari lotutako testuinguruan, "langileriaren bizi-baldintzen okerragotze orokor" baten aurrean gaudela azpimarratu dute, eta Antiguo ez dagoela salbuetsita horrek guztiak gazteengan duen eraginetik.

Esaterako, gazteen aisialdirako espazioak kriminalizatu dituztela eta pandemian zehar errepresio polizialari lotutako kasuek gora egin dutela salatu dute. Bestalde, auzoko gazteak "lan-baldintza negargarrietan lan egitera behartuta" daudela nabarmendu dute. Horiek dira, besteak beste, argitaratutako bideoan aipatu dituzten problematiketako batzuk.

Auzi horiei guztiei aterabidea emateko "tresna eraginkorren beharra" nabarmena dela seinalatu dute Antiguoko Gazte Asanbladako kideek, eta eta helburu horrekin erabaki dute espazio politiko berria sortzea. "Sistema kapitalistarekiko kontrakotasunean antolatzea ezinbestekoa dela" adierazi dute, eta "horretan ekarpena egingo duela", hain justu, gazte asanbladak.

EZ DAGO IRUZKINIK