AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/16 09:13

Beste erailketa matxista bat izan da bart Euskal Herrian. Gauerdian, poliziaren ibilgailu batengana hurbildu da gizon bat Bilboko (Bizkaia) Santutxu auzoan: polizia-agenteei esan die senide bat erail duela etxean; 89 urteko bere izeba zaharra, hain zuzen ere.

28 urteko gizona eta emakumea elkarrekin bizi ziren Santutxun, eta gazteak arma zuri batekin egin dio eraso andreari: ohe baten gainean topatu dute hilik, eta bularrean zituen zauriak. Atxilotu egin dute hiltzailea.

Hiru erailketa hilabetean

Azken hilabetean, gutxienez hiru erailketa matxista izan dira Euskal Herrian. Maiatzaren 15ean, Orion (Gipuzkoa), 47 urteko emakume bat tiroz hil zuen bere bikotekide ohiak. Maiatzaren 28an jakinarazi zuten, bestalde, 35 urteko beste emakume bat erail zuela Gasteizen (Araba) bere mutil lagun ohiak. Haurdun zegoen, eta erasotzaileak emakumearekiko urruntze-agindu bat zeukan jarrita, indarkeria matxistagatik.

EZ DAGO IRUZKINIK